Herri Musika, kontzertu zikloa bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

Musika Eskolak aurten 25 urte betetzen dituela eta, kon­tzertu ziklo bereziaz gozatzeko aukera izan dute hernaniarrek, ikasle ohien eskutik. Zikloa atzo amaitu zen Herri Musika doinuekin. Oreka Tx, Joseba Aldasoro, Ander Barrenetxea, Iñaki Eguren, Ana Errege Belda, Haritz Ezeiza eta Miriam Fernandezek eman zuten kontzertua. Dena dela, kontzertu zikloa bukatu arren, ekitaldi gehiago izango dira. Besteak beste, irailean bi eguneko jaialdia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!