Udalak jakinarazi duenez, Jauregiko eta Elizatxoko larrialdi guneak eginda daude dagoeneko. Beste bost ere egingo dituzte. Larrialdi gune horietan, herritarrek aukera izango dute hondakinak uzteko, maiatzaren 9tik aurrera atez ateko egutegi edo ordutegira moldatu ezin direnek.
Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren esanetan, larrialdi gune horiek garrantzitsuak dira Udalak zerbitzua ematen dielako egutegi edo ordutegira moldatu ezin diren bizilagunei. Gainera, azaldu du oso ritmo onean ari direla lanean maiatzaren 9rako guztia prest izateko: «Udala aurreikusitako epeen barruan ari da lanean eta apirilaren 30erako larrialdi gune guztiak eraikita egongo dira».
Guztira 7 larrialdi gune egingo dira: Jauregi, Antziola, Karabel, Martindegi, Elizatxo, Osiñaga eta Ereñotzun.
Kuboak jasotzeko azken eguna gaur
Kuboak jasotzeko azken eguna gaur izango da. Atez ateko bulegoan (Kardaberaz, 25) hartu daitezke 10:30etatik aurrera.