Dantza emanaldi ugari asteburuan, festari ekiteko

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 16a, 02:00

Urteroko hitzorduari hu­tsik egin gabe, dantzak protagonismoa hartuko du Herna­nin, bihartik aurrera; izan ere, Dantzari Festa hasiko da. As­­t­­e­bete iraungo du festak eta iraun bitartean egunero izango dira dantza emanaldi, erakusketa, kalejira eta erromeriak. Hitzal­di bat ere izango da.
Bihar, Ttarla dantza taldeko txikienek emango diote hasiera festari. 12:30etan hasita Kax­koko kaleetan barrena ibiliko dira (euria eginez gero, Atse­gindegin). Arratsaldeko 17:00e­­­­­­­­t­­an ere beste saio bat egingo dute herriko txikiek, eta ondoren, Gipuzkoako beste bost dan­tza talderen emanaldia ere izango da. Lehenengo eguna ondo bukatzeko, 19:30etan erromeria izango da Gas­teizko Adurtza txistulari taldearen eskutik, herriko kaleetan barrena.

Etzi, egun haundia
Igandean, kalejirarekin hasiko da eguna, eta hortik aurrera, Euskal Herriko txoko askotako dantza taldeen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. On­doren, guztiek Ikurriñaren dantza dantzatuko dute Pla­zan, eta bukatzean, dantzari eta soinujoleek bazkaria izango dute Atsegindegin. Arra­tsaldeko 18:00etan erromeria izango da. Osiñagan ere igandean os­patuko dute Dantzari Festa. Borda Berriko atarian, Ses­tao­ko Arrizkugarri dantza taldearen emanaldia izango da 11:45etan.

Azken emanaldirako
sarrerak salgai

Apirilaren 24an, azken egunean, Burrunka dantza taldearen emanaldia izango da Biterin, 20:00etan, eta sarrerak salgai daude bertan 5 euroan. Miguel Lujanbiok ere baditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!