Errugbian, jubenil mailan, estatuko txapelketarako sailkapen fasea gaur hasiko da. Triangularra izango da eta Hernanik gaur jokatuko du Cetransa El Salvador taldearen aurka 19:00etan. Bihar, 13:30etan, Cetransa El Salvador-Liceo Frances neurtuko dira eta etzi, 13:00etan, Hernani-Liceo Frances. Partidu guztiak Landaren jokatuko dira. Sailkapen faseko lehenengo biak zuzenean sailkatuko dira estatuko txapelketara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!