Euskal preso politikoak urte osoko borrokaldi bat ari dira egiten espetxeetan, eta herrietan, beraiekin bat eginez, ekimen desberdinak ari dira egiten AAMk antolatuta. Hernanin, aurreko bi hilabeteetan itxialdiak egin dituzte Udaletxean, eta oraingoan, irekialdia egingo dute.
Irekialdia gaur, ostiraleroko kontzentrazioa bukatzean hasiko da. Milagrosan elkartuko dira eta batzar bat egingo dute. Bertan, hiru gaien inguruan lanak banatu eta hitz egingo dute: presoen borrokaldia; maiatzak 29 Elkartasun Eguna; eta Herrerako martxa, Pakito Lujanbio 26 urte espetxean. Senideekin batera gaua pasatzeko eta konpartitzeko gunea izango da. Hori azaldu du AAMk: «elkargune bat izatea nahi dugu; presoei dagozkien eskubideak defendatzeko prest dauden guztientzako gunea. Eta guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, nahiz eta Milagrosan gaua ez pasa, gauean edo goizean tarteren batean azaltzeko».
Bihar manifestaziora
Bihar goizean propaganda banatzen ibiliko dira eta 14:00etan, Donibane Lohitzunera abiatuko dira Atsegindegitik Jon Anza kolektiboak deitutako manifestazio nazionalera.