hernanin Abokatuen Kolektiboan lan egiten duten Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak, Grande Marlaska epaileak aginduta. 12:00ak aldera epaitegiko idazkaria Antziola kalean dagoen egoitzara sartu zen biak atxilotzeko agindua zuela esanda eta inkomunikatu egin zituzten. Egoitzan bertan izan zituzten ordu luzez. Abokatuen kolektiboak azaldu zuen zertaz akusatzen dituzten zehazki ez dakitela, filtrazioak egon arren, sekretupean baitago sumarioa. Enparantza eta Sarriegirekin batera, 8 pertsona gehiago atxilotu zituzten atzo: Jose Domingo Aizpurua Aizpuru, Jose Luis Gallastegi Lagar, Saioa Agirre Arauko, Juan Maria Jauregi, Asier Etxabe Azkue, Erramun Landa Mendibe, Arantza Zulueta eta Naia Zuriarrain dira atxilotuak Europa Press berri agentziaren arabera.
«Ez daukagu defentsa
efektibo bat egiteko
aukerarik»
Abokatuen Kolektiboak indefentsioa eta operazioa gauzatzeko modua salatu ditu, zitazio hutsa nahikoa dela esanda: «horrela ez daukagu defentsa efektibo bat egiteko aukerarik; zertaz akusatu dituzten ere ez dakigulako». Eta beren kezka azaldu dute inkomunikatuta daudela eta, «tortura arriskua haundia delako». Alde horretatik gestioak egiten ari direla azaldu dute, inkomunikazioa baldintzatzeko eta atxilotuen eskubideak ziurtatzeko.