Musika, Hernaniko estilora

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 15a, 02:00

hirugarren kontzertua es­­kainiko dute bihar, Her­n­a­niko musika eskolako ikasle ohiek, 25garren ur­teu­rrena os­patzeko egiten ari diren kontzertuen barruan. Euskal instrumentuek hartuko dute bi­har protagonismoa, lehen mu­sika klasikoa eta modernoa izan ziren bezala. Her­­naniko dultzaineroek bost kanta joko dituzte, Ore­ka Tx taldeak beste bost, eta kon­tzertuari bukaera emateko, sei musikarik zazpi kanta joko dituzte, intrumentuak nahastuta. Kontzertua arratsaldeko 18:30etan hasiko da Biterin.

Dultzaina, txalaparta eta ‘pupurria’ Kontzertuak hiru zati izango ditu. Iñaki Eguren, Haritz Ezei­­­za eta Ander Barrenetxea dultzaineroek emango diote ha­siera kontzertuari, sei kan­tarekin. Jarraian Oreka Tx taldeak bost kanta joko ditu; Ar­kaitz Mar­ti­nez de San Vicente eta Mi­kel Ugarte ariko dira bi­har­koan. Bukaera zazpi kantarekin emango dio­te sei mu­sikarik, intrumentu ezberdi­ne­kin; lehen aritu di­ren Egu­ren, Ezeiza eta Ba­rre­­netxea, eta Ane Errege Belda, Joseba Al­dasoro eta Miriam Fernandez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!