Pala eta squash txapelketetan izena emateko epea zabaldu du kiroldegiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 14a, 02:00

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, Hernaniko Udal Ki­rol Patronatuak pala eta squash txapelketak antolatu ditu. Txapelketetan parte har­tu nahi dutenei jakinarazi die izena emateko epea zabalik dagoela, eta aukera datorren astera arte izango dela. Infor­mazio gehiago nahi izanez gero, 943 55 21 85 telefonora deitu behar da.

Pala txapelketak
Pala txapelketari dagokionez, gi­­zonezkoena hamalaugarren edizia izango da aurtengoa, eta emakumezoena hirugarrena.
Gizonezkoen pala txapelketan parte hartu dezakete Hernanin bizi direnek edota  kiroldegiko bazkide direnek. Izena emateko aukera datorren asteko asteartera arte izango da, hilak 20.
Emakumezko txapelketan parte hartzeko baldin­tzak ere berdinak dira, eta hauek izena apirilaren 23ra arte eman ahal izango dute.

15garren squash txapelketa
Squash txapelketa berriz, palakoa baino lehenago hasi zen, eta aurtengoa 15garren edizioa izango da.
Squash txapelketa, baita ere, hernaniarrei edota kiroldegiko bazkideei dago zuzendua. Jakinarazi dutenez, hasiera ba­tean behin­tzat, txapelketa ba­ka­rra jokatuko litzateke, emakume eta gizonezkoen artean. Hala ere, adierazi dute, behar adina partehartzaile bilduko balira, bi txapelketa antolatuko lituzketela: bata gizonezkoena, eta bestea emakumezkoena.
Izen emateko aukerari da­gokionez, epea apirilaren 20ra arte izango da zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!