Ongintzatik jakinarazi dutenez, adineko pertsonei iruzurra egin nahian dabiltza menpekotasun balorazioa dela eta. Azaldu dutenez, zenbait pertsona etxez etxe dabiltza esanez, menpekotasun balorazioa egiteaz arduratzen direla eta hori egitearen trukean dirua eskatzen dute. Ongintzak azaldu duenez, balorazioa egiteko, aurrena eskaera egin behar da Gizarte Zerbitzuan, eta ondoren, Matiatik deitzen dute. Gutun bat ere bidaltzen dute aurretik. Gainera, dohainik da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!