‘Irekialdia’, presoen borrokaldia babesteko

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 14a, 02:00

Hhernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, Irekialdia izango da ostiraletik larunbatera, Her­na­nin, euskal preso politikoen borrokaldiari babesa eta el­kar­tasuna emateko. Orain ar­te hilabetero, itxialdia egin dute presoen borrokaldiarekin bat eginda, eta hilabete honetan Irekialdia izango da; izan ere, leku ireki batean egingo da (zehazteko dago lekua).

Donibane Lohitzunera joateko deia
Larunbaterako manifestazi­oa deitu du Jon Anza Kolek­tiboak Donibane Lohi­tzunen, Egia nahi dugu, zer egin duzue Jonekin? lemapean. 17:00etan izango da eta Ire­kial­dia amai­tzean, larunbatean 14:00etan, autobusa abiatuko da Herna­nitik. AAMk dei egin du bertara joatera animatzeko. Autobu­sean joateko Garinen eman behar da izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!