«Salatu nahi dugu aurrekontua atzerapenarekin aurkeztu dutela eta errealitatea kontuan hartu gabe»

Kronika - Erredakzioa 2010eko apirilaren 13a

eaj-PNV alderdiak prentsa ohar bidez bere desadostasuna azaldu du Gobernu Tal­deak Udalerako eta Patro­na­tue­ta­ra­ko aurkeztu duen aurre­­kon­tua dela eta, eta salatu du, hiru hilabeteko atzerapenarekin aur­­­keztu duela eta aurrekontu horiek ez dutela kontuan har­tzen herriaren errealitatea. «Kirol Patronaturako aurre­­­­kon­tuari dagokionez, Gobernu Talde honek argi utzi du gure herriko kirol eta errealitatearekiko interes falta. Horregatik eskatu dugu azterketa bat egiteko. Ongintza Patronatuari da­­­­­­­go­­­kionez, ez da kontuan har­­tzen dirurik Zaharren Egoi­tza berria egokitzeko, ezta etxebizitza sozialak eta pisu tutelatuak ere. Eskatzen dugu helburu horretarako diru zati bat bideratzea. Horrez gain, deigarriena da, Udalerako aurrekontuan ez de­la ageri kosturik Atez Ateko bilketako langileei dagokiona (Uda­­la­ren menpe dagoen bi­tar­tean) eta etorkizunean ardura ho­ri izango duen enpresari zu­zenduko zaiona ez da erreala. Es­katzen dugu datu errealak azal­tzeko». Baita ere salatu du «Alka­teak egindako konpetentzien usurpazioa; Plenoaren gainetik eta Patronatuetako lehendakari eta zuzendaritzaren gainetik atribuzioak beregain hartu ditu hiru dekretazoren bidez, langile batzuen lan baldintzak alda­tzeko. Guk ez dugu sinesten botere guztia beraientzat nahi duten horiengan eta eskatzen dugu erres­­petatzeko dekretazoaren aurreko langile horien lan baldintzak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!