2010eko San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea ostegunean bukatuko da. Lanak Biterin aurkeztu behar dira arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitarte. Sinadurarik gabe eta kartazal itxian; egilearen izena, helbidea eta telefonoa jarrita; Hernani 2010 goiburuarekin; jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera eta 48cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!