Saharako haurrak etxean hartzeko izen ematea zabaldu zuen Udalak, eta maiatzaren 20ra arte izango da aukera.
Programak izena du Oporrak Bakean, eta Hernaniko Lankidetza saila familia bila dabil umeak etxean hartzeko.
Bilera bihar Biterin
Programaren nondik norakoak azaltzeko, eta bertan biltzen direnen zalantzak argitzeko bilera antolatu dute bihar. Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta interesa duten guztiek hartu dezakete parte.
Nola eman izena
Umeak etxean hartu nahi dituzten familiek, izena emateko, deitu behar dute 943 33 70 17/943 33 68 02 telefonoetara.