Udara geroz eta gertuago dagoela eta, Udalak zabaldu du dagoeneko Udaleku irekietan izena emateko epea. Udaleku irekiak Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu, eta aurtengoan bi eskaintza egin ditu: aurrenekoa 3-10 urte bitarteko neska-mutilentzat, eta bigarrena 11-12 urtekoentzat.
Bi eskaintzak
uztailean
Udaleku irekiak uztailean izaten dira Hernanin, eta egunak adin tartearen arabera banatzen dira.
3-10 urte bitartekoentzat, udalekuak izango dira ekainaren 30etik uztailaren 23a.
Gazteentzat ordea, hau da, 11 eta 12 urtekoentzat hamabost eguneko udalekuak antolatu dituzte, kirol eta abenturaz betetakoak.
Izena apirilaren 30a arte eman daiteke
Izen ematea apirilaren 30a arte izango da zabalik. Udalak jakinarazi duenez, herrian ikasten dutenek ikastetxean bertan entregatu behar dute orria.
Gainontzekoek Udaletxeko Euskara Zerbitzura jo behar dute, 09:00etatik 13:00etara, edo 943 33 70 29ra dei-tu behar dute, edo euskara@hernani.net-era idatzi. Matrikula 88 eurokoa da.