Leiza gehiago izan zen Mendizabal II baino

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 12a, 02:00

Oier Mendizabal lehian da berriz ere; oraingoan Promozio Txapelketa jokatzen ari da, hau da, bigarren mailako buruz burukoa. Lehenengo faseak pasata, orain ligila jokatzen ari dira, bi taldetan, eta larunbatean Leizak irabazi egin zion ligilako lehendabiziko partidua 22-13. Mendizabal IIak ez zuen partidu txarra egin eta batez ere hasiera egin zuen oso ona, 2-10 jarri baitzen aurretik. Bukaerara Leiza osoago iritsi zen, eta errematean asmatu egin zuen, hernaniarrak baino gehiago. Partidu gogorra; 300 pelotazo inguru, eta bi aste barru jokatuko da ligilako bigarren partidua. Mendizabal IIak Beroizen kontra du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!