Eskuz egindako mantak ikusgai Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 12a, 02:00

Manta erakusketa jarriko dute bihartik aurrera Hernaniko Udaletxean, Areto Nagusian, larunbatera arte. Eskuz egindako mantak dira, tela puskak bata besteari josita osatutakoak. Lan dezentekoa dute, eta emai­tza oso dotore eta kuriosoa ematen du. Patchwork teknikarekin egindako mantak dira, Estatu Batuetako Amishak egiten dituztenen antzekoak. Kasu honetan ordea, Hernani eta inguruko jostunek egin dituzte lanak, eta erakusketan jarri. Bihartik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean 10:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Areto Nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!