Datorren igandean, mendi buelta ederra egiteko aukera izango dute Hernaniko gaztetxoek. Mendiriz Mendik irteera antolatu du Oñatiko Arrikurutz mendira. Egun osoko irteera izango da (bazkaria eraman). Prezioa: gaztetxoek 4 euro. Helduek:
10 euro. Ibiliak 3 ordu inguru iraungo ditu eta jaitsieran Arrikurutz kobazuloa ikusteko aukera dago (aparte ordaindu behar da).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!