Kick Boxingeko 75 borrokalari izan ziren Hernanin, larunbatean, Euskal Herriko txapelketan, eta 13 kategoriatan lehiatu ziren. 300 ikusle.
Ia larogei borrokalari, hamahiru maila eta bi ring... eta egun erdi bat lehiaketarako. Hamabi ordu inguru luzatu zen larunbatean Kick Boxing txapelketa; Euskal Herriko lehendabizikoa, denak batera eta egun bakarrean egiten dena. Ikusmina piztu zuen, eta ikusten 300 lagun inguru izan ziren. Entrenatzen aritzen diren arren, hernaniarrik ez zen izan kiroldegian lehian. Kick Boxinga boxeoaren modalitate bat da, ostikoak ere balio duena, eta berak ere baditu bere barietateak. Larunbatean bi modutan borrokatu ziren: kick boxing, eta K1 (K1 modalitatean belaunarekin jotzeak balio du). Honakoak dira Euskal Herriko txapeldunak, modalitateka, eta mailaka. Bost borrokaldi inguru irabazi zituen bakoitzak:
K1 modalitatean 57kg Mourat 67kg Ibai Ruiz 71kg Yerai Martinez 75kg Gaizka Cobos 81kg Alberto Alonso.
Manu Carrasco - Arduraduna:
«Lehendabiziko aldia zen Euskal Herriko txapelketa egiten genuena, eta oso ondo atera dela uste dut».
Manu Carrasco arduradunak oso balorazio ona egin du larunbateko Kick Boxing txapelketarena. Euskal Herriko txapelketa moduan, hainbeste jende egun bakarrean biltzea lan haundia izan dela dio, baina jendeak ondo erantzun omen du: «Guztira 75 partehartzaile izan dira, eta 300 ikusle inguru. Lehenengo aldia izateko emaitza oso onak dira. Arabarrak, naparrak, bizkaitarrak... asko etorri dira, eta txoratzen aldegin dute».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!