Partidu bikaina jokatu zuten atzo hernaniarrek Landaren, eta 50-28 irabazi zioten Getxo taldeari, merezimendu guztiekin. Partidua irabazita, taldeko lehenengo postuan geratu dira, eta play offetan aldea izango dute hernaniarrek.
Atzoko partiduak misteriorik ez zuen izan. Hernani nagusitu zen hasiera-hasieratik, eta Getxok egindako punturik gehienak partidu bukaeran egin zituen, etxekoak erlaxatu egin zirenean.
CAU Valenciaren kontra jokatuko dute igoera play offa hernaniarrek, eta kantxa faktorea alde izango dute. Apirilaren 18an Valentzian, eta apirilaren 25ean Landaren. Irabazlea Estatuko Ohorezko A mailara igoko da, maila onenera.
HERNANI CRE 50-28 GETXO RT
Igor Genuak 30 puntu egin zituen atzo berak bakarrik.
3 entsaio, 6 gauzaketa eta zigor kolpe 1. Bera izan zen atzoko jokalari nabarmenena. Beste entsaioak:
Otaño IIak 1, Iraitzek 2 eta Oierrek 1