EXTREMADURA ezagutzeko aukera paregabea izango da gaur Hernanin, Extremadurako Jardunaldietan. Hango gastronomia eta kultura gozatu ahal izango dira egun guztian, 10:00etatik aurrera, Atsegindegin.
Jaki eta edari extremeñoak, liburu eta turismo propaganda eta Las Hurdeseko eta Guadalupeko artisauen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira bertan. Horrez gain, giroa jartzeko Virgen de Guadalupe dantza taldea izango da, Extremadurako dantza eta kantua Hernanira ekarriko duena.
Urteroko ohitura bihurtu da dagoeneko Extremadurako festa hau Hernanin. Aurten 18garren aldia da egiten dena, eta arduradunek diote gero eta harrera hobea duela.