Bertako produkturik onenak ekartzen ditu hilero Behemendiko azokak Hernanira. Gazta, ogia, eztia, sagarkia, mermelada, edo loreak, argazkian ikusi litekeen bezala. Aukera zabala izaten da, Hernani eta Donostialdeko baserritarrek mimo guztiz hazi eta egina. Atzo hileko bigarren larunbata izaki, ez zuen hutsik egin Behemendik, eta ezta jendeak ere. Mugimendu polita izan zen Plaza Berrin; eta eguraldiak ere lagundu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!