«Zabor-inspektoreek daukaten autoritatea dudakoa da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

Jose Ramon Chicak, PSE-EEko Her­naniko bozeramaleak, salatu zuen, Hernaniko Udalak inspektore figura bat sortu nahi duela, «herritarrak eta merkatariak kontrolatzeko». Chi­cak kezka azaldu du «inspektore horiek konfliktoak sortu ditza­ke­te­la­ko, lehendik ere nahiko polemikoa den Atez Ateko sistema martxan jartzean».


Kontrola, multak eta intimitate galera
Jose Ramon Chicak azaldu du, herritarrak kontrolatu egin nahi dituela Udalak. «Etxe­bi­zitza bakoitzak bere gantxoa jarria dauka zabor-zuhaitzean, eta zenbaki bat izango du. Horrela, egutegia ondo betetzen ez duen familia edo pertsona zein den berehala identifikatuko dute. Dena kontrolatuko dute: zer jaten duzun, zer edaten, zure etxean inork parde­lik ibiltzen duen...». Intimitate ga­lera nabarmendu nahi izan du Chicak, eta baita multak ere. «Hori guztia ondo egiten ez duenak multak izango ditu, 6.000, 15.000 eta 30.000 euro bitartekoak, eta gainera, beste isun bat ere izango da, bere bizilagunak salatzen ez dituenarentzat».


«Inspektorearen eta multa horien balioa zalantzan jartzen dut»
Chicak zalantza azaldu du auzi honetan: «Eus­ko Jaurlaritzak Uda­le­ra informe bat bidali du, esaten duena, mul­tak txikiagoak izan behar dutela, eta inspektore horrek ez dau­kala eman nahi zaion autoritaterik. Nik ere hala uste dut».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!