«Ilegala da San Markotik konpetentziak berreskuratzea»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

Hernaniko Udalak hondakinen eskumenak berreskuratu ditu San Marko mankomunitatetik, eta Ha­mai­kabat udal taldeak dioenez, erabaki hori ilegala da. H1 alderdiak prentsa oharrean dioenez, «San Mar­kok ezin dizkio Her­naniri kon­pe­ten­tzia ba­tzuk bueltatu, esta­tu­tuetan aurrez jarri­tako tramiteak ez di­tue­lako betetzen». Iñaki Arratibel H1 tal­deko zine­go­tziak adie­­razi du, San Mar­koko estatutuak alda­tu­ta bakarrik berres­ku­ra­tu ditzakeela Her­­nanik esku­me­nak San Mar­ko­tik. «San Mar­­koko esta­tu­tuek ez dute au­ke­ra­rik ema­ten lehen eman­dako ‘esku­men batzuk’ berreskuratzeko, eta ho­rre­tarako be­ha­rrezkoa izango litzateke man­ko­munitateko estatu­tuak aldatzea».

«Gestio irregularrari frenua jarri nahi diogu, hori da gure asmoa»
Iñaki Arratibelen iritziz, orain arte Udalak hartutako erabakiak Atez Atekoa martxan jar­tze­ko, oinarritzen dira, kon­petentzia horiek be­­rres­ku­ra­tzean. «Era­ba­ki horiek dira hain zuzen ere, erre­ku­rritu ditugunak eta auzi­te­gietan dau­de­nak». Arratibelek adie­ra­zi du, Asti­garraga eta Errenteriako Udalek aur­keztutako erre­kur­tsoe­kin bat egin dutela eta auzitegietara joan direla, «kudeaketa ile­ga­lari» frenoa jartzea­gatik. «Guk, horrekin her­naniarren es­ku­bi­deak defendatu nahi ditu­gu, eta frenua jarri nahi diogu man­ko­mu­nitateko egun­go agin­ta­riak egiten ari diren ku­dea­keta ilegalari», dio, Arratibelek. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!