Olatz Altuna igerilari hernaniarrak Madrilgo Zirkuitu Txapelketan hartu du parte asteburuan eta zilarrezko domina lortu du 50m libre frogan, 27.15 denborarekin. Txapelketa hori prestaketa modukoa izan da, datorren astean jokatuko baita Udaberriko Open Absolutoa. Malagan jokatuko da apirilaren 22tik 25era bitarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!