Eutsi goiari mutilak!

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

Hernanik Getxo taldearen kontra jokatuko du gaur, Ohorezko B mailako azken partidua. Lidertzari eusteko irabazi egin behar dute hernaniarrek, Barcelona tal­dea puntu bakarrera baitute atzetik. Bi taldeek ziurtatuta daukate play offa jokatzea, baina lider geratzen denak partidu errazagoa izango du play offean; eta horrez gain, ohoretxoa irabaziko luke, ligan aurrena geratzeagatik. Partidua Landaren dute, 12:00etan, eta taldeko ardu­ra­dunek dei egin diete her­naniarrei, taldea anima­tzera jaisteko.


Irabazteko partidua, berez
Hernaniarrek irabazteko par­­tidua dute gaur, berez. Ge­txok ez du ezer jo­koan, ez du jaitsiera pos­tue­gatik borro­katu beharrik, eta gaur ez dute printzipioz hil edo bizi ateratzeko motibo berezirik. Hernaniarrak hala atera­ko dira. Denboraldi bikaina egin du Hernanik, eta au­kera bikaina dauka urteari neurriko errematea ema­te­ko. Zain daukaten saria ez da nolanahikoa. Liga ira­baz­tea, batetik, eta play offean aban­taila izatea, bes­te­tik.


Lehenengoaren abantaila
Bere­biziko ga­rran­tzia du liga au­rrena buka­tzeak. Play offak bi par­ti­du­tara joka­tuko dira; datozen bi aste­bu­rue­tan. Hernani lehe­nen­go ge­ra­tzen bada, aurkari ahu­la­goa­ren kontra jo­ka­tuko du play offa; biga­rren ge­ra­tzen bada, indartsuenaren kon­tra. Ho­rrez gain, lehenen­goak kan­txa faktorea bere alde izango du. Play offa irabazten duena Espainiako es­tatuko mailarik onenera igo­ko da, Ohorezko A mailara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!