Kantu ezagun eta ez hain ezagunak Hernaniko kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

Hernaniko kaleak kantuz bete ziren atzo, eguerdian, Kalez Kale Kantari taldeko kideekin. Boga Boga edo Txantxibiri bezain kanta ezagunak kantatu zituzten, baina izan ziren tartean hain ezagunak ez zirenak ere. Talde hau hilero biltzen da, bigarren larunbatean, eta kantu saioa egiten dute Hernaniko kaxkoan barrena. Kantak banatu egiten dituzte, inguratzen dena kantatzera animatu dadin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!