Victor Goikoetxearen ‘Kimiks’ murala Versallesen dago ikusgai bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

Victor Goikoetxea artista hernaniarrak geroz eta oihar­tzun haundiagoa du Euskal Herrian, eta munduan zehar; hala nola Estatu Batuetan eta Europan. Oraingoan Versalleseko erakusketan jarri du murala, bertan izaten ari den pintura muralen saloi internazionalean. Goikoetxea gonbidatu be­rezia izan da nazioartean za­balkunde haundia duen era­kusketa honetan, egun trompe I´oeil estilo eta mugimenduaren barruan, oso ezaguna baita artista hernaniarra.


Pentol kimika enpresarako egindako murala
Goikoetxeak Versallesera eraman duen murala Katalu­niako Pentol kimika enpresak enkargatuta egin zuen. Mura­lak 9 me­troko zabalera du, eta bron­tzezko bi estatua ere baditu. Enpresak bron­tzea, kobrea eta burdina saltzen ditu, eta Goikoetxeak murala material horien inguruan egin du. Mu­ralean isladatu du ma­terial horiek historian zehar izan du­-ten garapena, arkitektura eta estruktura aldetik.


Lehendik ere gonbidatua
Versallesekoa ez da artista her­naniarrak jaso duen gonbidapen bakarra. Orain bi ur­te Chicagoko erakusketan izan zen, eta joan den urtean Italiara gonbidatu zuten, nahiz eta joaterik izan ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!