«Euskal Herrira sartu da Suziri Olinpikoa»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

Olinpiadak hasteko egu­­na gerturatzen ari da eta pixkanaka-pixkanaka, su­ziria ere bai, bidean to­pa­­tzen dituen oztopo guz­tiei aurre eginda. So­ma­liako Piraten eskuetatik alde egitea ere lortu dute lasterkariek Gazte Asan­bladak jakinarazi duenez.

Hona hemen Kronika­ra bidali duten azken komunikatuak dioe­na: «Suziri Olin­pikoak zer ibi­lerak izan di­tuen So­ma­­lia­ko piratekin, Herna­nira ailegatzen denean eza­­gu­tuko dugu. Orain­goz, epaileak kasua iker­tzen ari dira, erreskatea nork eta nola pagatu duen.

Gorabehera horiek baz­tertuta, irudian ikusten de­nez, Suziri Olinpi­koa Eus­kal Herrira iritsi zen atzo. Madrilgo Soto del Real kar­tzelatik igaro eta buila ba­tzuk bota ostean, ´Biba Olin­pia­dak!`, deiadar egin dute ba­tzuen batzuek barrutik, ez jakin nork, kartzeleroek ez baitiote Suziriari baimenik eman barrura sartzeko. Aitzakia jarri dute Piiiiii! egiten zuen Suziria­ren giderrak. Etapa gogorra izan da haren ostekoa, Bur­gostik pasa orduko militarrak hasi baitira Suziriaren peskizan. Zorio­nez, Ebroko urak igarotzea lor­tuta, Eus­kal Herrira sartu da Suziri Olinpikoa, eta militarrek Ebroko krokodiloen hortzei begira gelditu behar izan dute»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!