Asteburu pasa irteera antolatu zuen Askizura, martxo amaieran, Hernaniko Bertso Eskolak. Hiru eguneko irteera izan zen, martxoaren 26tik 28ra bitartekoa, eta 30 lagun joan ziren, 3 begiralekin batera..
Goizean goizetik aritu ziren bertsotan
Askizura hurbildutako bertsolari gazteak etengabe aritu ziren bertsotan, goizean goizetik.
Hiru egunetan zehar hainbat ekimen egin zituzten. Jokuei dagokienez, altxorraren bila ibili ziren, eta piropo postak, hau da, kartak ere idatzi zituzten. Eta bertsolari irteera batean falta ezin zitezkeen txapelketak ere egin zituzten, gauero-gauero.
Bertso Eskolako antolatzaileek irteeraren balorazio ona egin dute, eta giro aparta izan zela adierazi dute.