Kick Boxingaz gozatzeko aukera gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 10a, 02:00

Egun osoko txapelketa izango da kiroldegian; 11:00etatik 22:00etara. Sarrerak salgai egongo dira bertan, 10 euroan gradatik ikusteko eta 15 euroan ring-etik.

Kick Boxing Txapelketa jokatuko da gaur Hernaniko kiroldegian, Kuraia fight EH KickBoxing Taldeak antolatuta. Kirol hau gustoko duenak ikuskizun ederrez gozatzeko aukera izango du gaurkoan, puntako 70 boxeolari inguruk hartuko baitute parte txapelketan. Gainera, egun osoko txapelketa izango da, hasi goizeko 11:00etan eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da. Tartean, eguerdi partean, atsedenaldia izango da.

Sarrerak salgai kiroldegian
Txapelketa ikusteko sarrerak salgai egongo dira kiroldegian bertan. Bi preziotan egongo dira salgai: gradatik ikusi nahi duenak 10 euro ordaindu beharko ditu eta ring-etik ikusi nahi duenak, berriz, 15 euro. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!