‘Irekialdia’, presoen borrokaldiari babesa eta elkartasuna adierazteko

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 10a, 02:00

AMNISTIAREN Aldeko Mu­­­gimenduak Irekialdia an­to­latu du datorren ostira­letik larunbatera, Hernanin. Orain arte itxialdia egin du­ten bezala, hilabete ho­netan irekialdia egingo du, leku ire­ki batean egingo dute­lako (oraindik ez da ze­haz­tu non). Euskal preso po­li­ti­koak urte guztiko bo­rro­kal­dia egiten ari dira, eta borro­kaldi horri babesa eta el­kar­tasuna adierazteko egin­go dute irekialdia Her­na­nin.


Manifestazioa larunbatean Donibane Lohitzunen
Irekialdia larunbatean bu­ka­tuko da, 14:00etan. Ordu ho­rretan autobusa abiatuko da Hernanitik Donibane Lohitzunera, eta AAMk dei egin du bertara joatera animatzeko. Manifestazioa Jon Anza Kolektiboak deitu du, eta AAMk bat egin du deialdiarekin. Autobusean joateko Garinen apuntatu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!