Erosketak non egina izango da gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 10a, 02:00

hilero bigarren larun­ba­tean, erosketak egiteko au­kera ederra izaten da Plaza Berrin: Behemendiko azo­ka eta bidezko merka­ta­ri­tza postua. Gaur Plaza Be­rri­ra in­gu­ra­tzen denak on­do kontu egindako pro­duk­tuak aur­ki­tuko ditu, modu bidezko batean mer­katuratzen dire­nak. Au­kera zabala eta ka­li­ta­tez­koa be­raz, Hernanin, 10:00etatik 13:00etara.

Behemendiko azoka, baserriko produkturik onenak
Behemendi da Donos­tial­de­ko landa inguruak gara­tzeko elkartea, eta hilero antolatzen du Hernanin azoka, inguruko herrietan bezala. Baserritarrek euren produkturik ederrenak jarriko dituzte gaur salgai: ogia, gazta, eztia, loreak... denak mimorik haundiena­re­kin eginak. Bidezko merkataritza postua, merkatu juxtu baten alde Bidezko merkataritza pos­tuak aukera zabala eskain­tzen du hilero Hernanin: ka­fea, tea, azukrea, txoko­la­tea, rona... Kalitatez pro­du­zi­tu­tako gaiak dira, eta ka­li­tatez merkaturatzen di­re­nak. Ne­ka­zariei bidezko pre­­zioak ordaintzen zaiz­kie­la ziur­ta­tzen duen mer­katua bultza­tzen du postu honek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!