Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, enkartelada egingo dute gaur, Gudarien plazatik abiatuta, arratsaldeko 20:00etan. Euskal preso politikoak urte osoko borrokaldia egiten ari dira, eta borroka horri zabalpena emateko eta arrazoiak herritarrei jakinarazteko asmoz, enkartelada izango da gaur, Errepresaliatuak etxera lemapean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!