Udan Saharako haur bat etxean hartzeko familiak animatu nahi dituzte

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 9a, 02:00

Udan Saharako haur bat etxean hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera Oporrak Bakean programaren bitartez. Herna­nin, azken zazpi urteetan egin den bezala, Saharako haurrek bi hilabete pasako dituzte herriko familien etxeetan aipatutako programa dela eta. Basamortuko girotik atera eta errefuxiatu kanpamenduetatik urruti, haurrek aukera izaten dute beste ingurune bat ezagutu, osasun azterketak egin, elikadura osasuntsuaz indartu eta horrez gain, ondo pasatzeko.
Asmo horrekin, haurrak etxean hartuko dituzten Hernaniko familiak animatu nahi ditu Udaleko Lanki­detza Sailak.
Izena emateko aukera maiatzaren 20ra arte dago, eta horretarako Herna­niko Udaleko Lankidetza Sailera jo behar da. Infor­mazio gehiago lortu daiteke telefonoz, 943 337 017 edo 943 336 802 zenbakietara deituta, edo internetez, Udaleko web orrian eta helbide honetan oporrakbakean.jimdo.com.

Bilera apirilaren 14an,
informazio gehiagorako

Oporrak Bakean programaren nondik norakoen berri izateko eta zalantzak argitzeko bilera bat egingo dute apirilaren 14an, hau da, datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean. Interesa duten guztiei dago zuzendua bilera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!