Kick boxing torneoa, bihar Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 9a, 02:00

Kuraia kirol taldeak antolatuta, kick boxing borrokaldiak izango dira bihar, la­run­bata, egun guztian, Her­na­niko kiroldegian. Ikuskizuna goizeko 11:00etan hasi, eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da, eguerdian geldialdi bat eginda. Parte hartzaileak, Kuraia eskolako 70 borrokalari, gutxi gorabehera.

70 partehartzaile,
zein baino zein

Egun guztiko txapelketa jo­ka­tuko da bihar Hernanin, eta bertan ikusi ahal izango dira inguruetako kick bo­xing borrokalari onentsuenak. Ez gutxi ere, guztira 70; eta borrokaldi asko izango dira, bihar hasi eta bihar bukatuko baitute. Borrokaldiak ikusteko, bi sarrera izango dira aukeran: gradan nahi bada, 10 euro; eta ring-ean nahi bada, 15 euro. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!