Extremadurako Jardunaldiak izango dira datorren larunbat eta igandean Hernanin. Donostiako Extremadura Etxeak antolatzen ditu jardunaldiak, aurten 18garren urtez. Larunbatean bideo emanaldia izango da, 19:30etan, Biterin. Igandean Extremadurako produktuez gozatzeko aukera izango da, Atsegindegin, goiz eta arratsaldez. Festa 10:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!