Urumeako autobideak lau karril izango ditu Hernaniko zatian ere

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 8a, 02:00

Urumeako autobideak bi karril ditu gaur egun Her­na­niko tramoan, eta laster lau karril izateko proiektua egin du Gipuzkoako Foru Aldun­diak. Proiektua erakusketa publikoan dago, apirilaren 11ra arte.
Proiektuak 2,5 km-ko za­tia harrapatzen du, Man­da­zu­bi zeneko horretan hasi, eta Mar­tindegi-Ergobiko kruzera arte. Espe­ro da, martxan jar­tzen dutenean 36.000 ibilgailu pasako direla egunean, eta ez da baztertzen, noizbait sei karril izatera pasatzea. 34 miloi euroko aurrekontua izango du proiektuak.

Hego-aldetik erantsiko zaizkio bi karrilak, oraingoz
Proiektuak dioenez, oraingo bideari beste bi karril erantsiko zaizkio, hego-aldetik; alegia, mendi aldetik. Horren arabera, mendiari kenduko zaio zatirik haundiena. Za­tirik haundiena zubia da, bia­duktoa, Urnietako errekaren gainetik dijoana, eta Uru­meako erriberetan dijoana. Tartean, tunel faltsua egingo dute, lehen dagoenaren on­doan. Akarregin, etxe bat bota beharko dute.
Dena dela, proiektuak bi­garren aukera bat ere aurreikusten du, autobia ipar-aldetik bikoizteko, baina lehendabiziko aukeraren alde egiten du proiektuak. Udalak alegazioa aurkeztu du puntu horiei buruzkoa.

Etorkizunean sei karril
Etorkizunean Urumeako au­to­bideak Andoain (Bazkar­do) eta Donostia (Amara) lo­tuko ditu. Baina horrez gain, Donostiako bigarren saihesbidearekin lotura izango du Astigarragan, eta horrek au­kera emango die An­doaindik Irun aldera dijoazenei he­men­dik joateko. Horregatik, Dipu­tazioak ez du bazter­tzen etorkizunean sei karril izatea. Lau karril egiten dituztenean, egunean 36.000 ibilgailu pasatzea espero da, eta seirekin, 50.000tik gora.

Zenbait punturi alegazioa aurkeztu die Udalak, atzo Gobernu Batzordeak hala erabakita

Urumeako autobideari beste bi karril eransteko proiektuak bi aukera azaltzen ditu: oraingo bideari bi karril hegoaldetik eranstea edo iparraldetik eranstea. Aukera bat edo beste izan, gauza batzuk aldatu egingo dira, batez ere Akarregiko auzo inguruan. Hegoaldeko aukera da Diputazioak hobetsi duena, eta horren arabera mendiari kenduko zaio zatirik haundiena, etxe bat botako da Akarregin, eta beste etxe batzuk kaltetu egingo dira. Bigarren aukerarekin, lau etxe bota beharko lirateke. Udalaren iritziz, ordea, bigarren aukera egokiagoa da, botako diren etxe horiek baldintza txukunetan etxea egiteko baimena izango dutelako. Lehen­da­bi­ziko aukerarekin oso kaltetuak geratuko dira, eta berria egiteko aukerarik gabe.
Atzoko Gobernu Batzordean onartu zen alegazio hori aurkeztea, eta beste 6 puntu ere bai, gai honekin zerikusirik ez du­tenak.  Besteak beste, Akarregiko Kon­pen­tsazio batzordearen proposamena; eta baita, La Cumbre eta Etxeberri lotuko dituen bidea egitea ere. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!