Lehian dira asteburuan hiru hernaniar, estatuko txapelketa prestatzen

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 11a, 02:00

hamabost egun barru joka­tu­ko da Malagan Espainiako Esta­tu­ko Txapelketa, eta igerilari onenak prestatzen ari dira, urteko probarik garrantzitsuena izan litekeenerako. Atzo eta gaur Hernaniko hiru igerilarik probak dituzte, test moduan hartuko dituztenak. Mañel Aizpurua eta Maitane Danborena Zaragozan izango dira, estatuko igerilari onenekin, V.Trofeo internacional CAI Ciudad de Zaragoza, proba ezagunean. Aizpuruak egingo dituen probak: 50, 100, 200 libre, eta 50 tximeleta. Danborenak: 50, 100, 200 bizkar, eta 50 libre. Olatz Altuna ere lehian ari da asteburuan, estatuko txapelke­tari begira. Altuna Madrilgo zirkuitu proban neurtzen ari da. Madrilen urtean hiru proba izaten dira eta hau da bigarrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!