Peru Alfaro Europako txapelketan izango da!

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 8a, 02:00

peru Alfaro hernaniarrak Europako triatloi luzea ko­rri­tuko du, datorren ekainaren 26an Gasteizen. Horre­ta­rako, lanak ondo egin behar izan ditu Alfarok; Gran Canariako triatloian hirugarren postua lortu zuen, ka­rrera ikaragarri gogorra egin eta gero.

Igeri 3 km, bizikletan 80 km, eta korrika 20 km
Arinagan jokatu zen triatloi luzea, Gran Canarian, Euro­pako pasea lortzeko aukera ema­ten zuena. David Cas­trok irabazi zuen proba; bi­ga­rren Richard Calle izan zen, bi minutura; eta hirugarren Alfaro, bigarrenetik 30 segundura. Aurrean ibili zen proba osoan hernaniarra. Ige­ri­ke­ta proban (3 km) seiko talde bat geratu zen aurrean. Bizi­kle­tan hautsi zen karrera, eta Cas­tro eta Alfaro iritsi ziren batera. Korrika Alfarok sufritu egin zuen, eta Castrok eta Callek au­rrea hartu zioten. Europako txapelketa du helburu Alfarok, baina ekaina bi­tartean egingo ditu beste proba batzuk: maiatzean, Senperen eta Alacanten, esaterako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!