Sendagile eta erizainek aukera izango dute bihar Usurbilgo Atez Atekoa ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 14a, 02:00

Hernaniko sendagile eta erizainek aukera izango dute Usurbilgo Atez Atekoa bertatik bertara ezagutzeko bihar; izan ere, Hernaniko Inguru­men Sailak, Oiartzungo Ingurumen Sailarekin elkarlanean, soilik sendagile eta erizainentzat den bisita bat antolatu dute Atez Atekoaren funtzionamendua eta emaitzak ezagutzeko. Bisita 09:00etatik 11:00e­tara izango da. Hernaniko sendagile eta erizain guztiak gonbidatuta daude. Izen emateko Atez Ateko bulegora deitu behar da: 900 840 090 edo email bat idatzi: info@hernaniatezate.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!