Talderik gogorrenetakoa Hernanik izango du, aurten ere

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 7a, 02:00

GIPUZKOAKO herriarteko txapelketan talde gogorra aur­keztuko du Hernanik aur­ten ere. Gogorra eta orekatua, hiru mailatan baitituzte bikote onak hernaniarrek: kadete, jubenil eta seniorretan. Hala ere beste 22 herri izango dira lehian, eta horietatik 4-5 oso maila onekoak. Bihar aurkeztuko dute txapelketa 19:00etan, Mira­mo­nen (Donostia), Zientziaren Ku­txa­gunean. Aurkezpena egingo dute Patxi Jauregi Gi­puz­koako Euskal Pilota Fe­de­ra­zioko lehendakariak, eta Iñaki Almandoz Kutxako Kudea­keta Komertzial Sozia­leko buruak.


Hernaniarrak taldeburu
Sorteoan Hernani taldeburu izango da, iazko txapeldunordea delako. Horrek esan nahi du beranduago sartuko dela txapelketan, eta denek ere faboritoen artean daukatela. Ez da gutxiagorako; azken 10 urteetan 6 aldiz izan dira finalean, eta 3 aldiz jantzi dute txapela. Aurten ere 13 pelotari fin prestatuak daude, txapelketarik onena egiteko.

Faborito nabarmenik ez
Urtean-urtean, herri gehiago ari dira lehiatzeko herriarteko txapelketan, eta edozein taldek eman lezake ezustekoa. Esaterako, beti-betikoak hor izango dira: Azpeitia txapelerako faborito nagusia da, eta Azkoitia eta Donostia ere ez dira urruti ibiliko. Iazko txapelduna ezin ahaztuko dugu, Bergara. Eta hain ohizkoak ez diren bi talde ere nahiko in­dar­tsu ikusten dira aldez au­rretik: Ataun, eta Alegia (Gi­puzkoako kadeterik onena Alegikoa da, adibidez). Dena dela, ezin da gauza haundirik aurreratu txapelketa hasi arte. Orain hasi eta ekai­nera arte luzatuko da lehia, eta ikusiko da zeinek eus­ten dion ondoen bere lekuari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!