Urkizu eta Murgiondo txapeldun Udaberri Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 6a, 02:00

Irazustabarrena eta Pagola azpitxapeldun Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, eta Tijero eta Gutierrez finalerako sailkatu dira.

Pelotako Udaberri Txa­pelketa bukatu berri da eta Iñigo Urkizu eta Aritz Mur­giondo hernaniarrak txapeldun dira, kadete mailan, An­doaingo bikoteari 22-14 ira­ba­zita. Bi hernaniarrek mai­la oso politean bukatu dute txapelketa, eta beraz, Hernanik luxuzko bikotea izango du kadeteetan, laister hasiko den herri arteko txapelketan.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan ere aukera
Trinketeari dagokionez, Gi­puz­koako Txapelketan  paleta goman, aukera ederra dute hernaniarrek txapela etxera ekartzeko. Izan ere, Garbiñe Tije­ro eta Eli Gutierrez finalerako sailkatu dira, Altzatarra taldeko bi­koteari 30-20 irabazita. Finala Donostiako Gaska trinketean jokatuko dute Zarautzen aurka.
Horrez gain, modalitate berean, Amaia Ira­zus­­taba­rre­na eta Eli Pagola azpitxapeldun geratu dira, finala 30-26 galduta, Irungo Ra­muntxo taldearen aurka.

Hernaniko 12, GRAVNen
Txapelketa horiez gain, mar­txan da Gra­vn Txa­pelketa ere, eta bertan, Hernaniko 12 pelotari ari dira Gipuzkoako selekzioarekin. Txapelketa ho­­­rretan Gipuzkoako, Biz­kai­­ko, Arabako, Nafarroako eta Errioxako pelotaririk onenek jokatzen dute.
Hauek dira hernaniarrek orain arte lortutako emaitzak: eskuz binaka, Santxo-Lizeaga 22/Araba 15. Paleta goman, Jauregi-Lukas 27/Nafarroa 30; Ira­zustaba­rre­na-Sem­per 19/­Na­­­­­farroa 30; Es­pinar-Man­zi­sidor 20/Na­­fa­­rroa 30; Aierbe-Mendizabal 16/Araba 30; eta Lizeaga-Lukas 17­/ Araba 30. Eskuz banaka trinketean, Eñaut Es­naola 40/ Errioxa 11; Esnaola 22/ Na­fa­rroa 40; Aritz Otaegi 40/ Ara­ba 25. Eta paleta goma trinketean, Pagola-Perez 24/Araba 30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!