Gobernu Batzordean hizketagai gaur, Urumeako autobidea bikoizteko proiektua

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 7a, 02:00

gobernu Batzordea bilduko da gaur, 13:30etan Alka­te­tzan. Gaur aztertuko dute besteak beste, Urumeako au­tobidea bikoizteko proiektua. Zehatz esateko, GI-131 errepidearen Her­naniko hegoaldeko saihesbidea da, bikoiztu nahi dena. Orain 2 karril ditu, eta beste bi erantsiko zaizkio. Proiektua erakusketa publikoan dago, apirilaren 11ra arte, eta ordura arte izango da alegazioak aurkezteko epea. Hernaniko Udalak proiektuari buruzko txostena egin du eta horri buruz ariko dira gaur, Gobernu Batzordean. Horrez gain, Akarregiko Konpentsazio batzordearen proposamena aztertuko dute Akarregiko urbanizazio la­nak bukatzeari buruz, eta Udalak lan horiek beregain hartzeari buruz. La Cumbre eta Etxeberri lotuko dituen bide berriari buruz ere ariko dira. Beste sei puntu ere hitz egingo dituzte gaurko batzordean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!