Extremadura Hernanira ekarriko dute larunbat eta igandean

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 6a, 02:00

Extremadura ezagutu eta gozatzeko aukera izango da datorren asteburuan Hernanin. Larunbatean bideo emanaldia izango da, Biterin, 19:30etan. Igandean probaketa eta dantzaldiak, Atsegindegin.

Extremadurako jende asko bizi da Hernanin, eta urtero arrakasta haundia izaten du bertan antolatzen duten Extremadurako jaiak. Donostiako Extre­ma­dura etxeak antolatzen ditu jardunaldiak, eta azaldu dutenez, urtean-urtean, jende gehiago bil­tzen da bertara, Herna­ni­tik eta inguruetatik.  
 Bi egunetako festa antolatu dute aurten ere. Larun­ba­tean, bideo emanaldia izango da, eta bidaiatzeko txoko do­toreak ikusiko dira ber­tan. Igandean, Atsegin­de­gin, jaki eta edari probaketa izango da, eta bertako dantzak ikusgai, goiz eta arratsalde.

«Jerte loratan»
Santi Gil da lehendakaria Do­nostiako Extremadura etxean, eta hark azaldu dizkio Kro­nikari jardunaldien nondik no­rakoak. «Guadalupe, hegoaldeko zonaldea, Merida, he­rri txuriak, Jerteko gereziak lo­ra­tan... Extrema­du­rako txo­ko ezagunenak ikus­teko au­ke­ra izango du larunbatean Biterira inguratzen denak». 19:30etan.
Jerte bailara oraintxe dago loretan; gerezi-ondoz betetako bailara da, eta dena batera loratzen da. «Zoragarria izaten da espektakulua. Hiru egun jai izanez gero, merezi du buelta bat egitea. Eta bestela... larunbatean Biterira etorri!».

Almendralejoko ardoak, txorixoa, urdaia...
Igandean jana eta edana na­gusituko dira Atsegin­de­gin, 10:00etatik aurrera prestatu du­ten festan. Extremadurako produktuak izango dira guztiak, zein baino zein hobeak: txorixo, urdaiazpiko eta odol­­kiak gosea sosegatzeko, eta haiei bultzatzeko, ardo txuri eta beltzak, Almendralejo­koa... eta zonaldeko ederrenak.
Horrez gain, izango dira Caceres eta Badajozeko txokoei buruzko liburuak eta informazio turistikoa ere: Me­ri­da­ko anfiteatroak, Guadalupeko amabirjina edo Trujilloko zo­naldeari buruzkoak...
Dantzak eta kantuak ere izango dira, Extremadura etxeko Virgen de Guadalupe taldearen eskutik, 13:00ean eta 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!