Extremadurako jardunaldiak, kultura askotako gastronomia eta eskolarteko bertsolari txapelketa nagusi apirilean

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 5a, 02:00

Apirila kultur ekintza ugariko hilabetea izaten da, eta agendari begiratu bat emanez gero, aurtengoa ere gainezka dator. Izango dira, hilabete osoan zehar banatuta, besteak beste, jardunaldiak, dantzari festa, antzerkia, bertso txapelketa eta kon­tzertuak.

Hilabete hasieran Kalez Kale Kantari eta Extremadurako jardunaldiak
Apirileko aurreneko ekitaldian kantuan aritzeko nahikoa aukera izango dute hernaniarrek. Hilabeteroko hi­tzorduari hutsik egin gabe, Kalez Kale Kantari ibiliko dira, datorren larunbatean, Plaza Berritik 12:00etan abiatuta.
Larunbatean eta igandean berriz, egun haundia izango da Extremaduratik etorritako hernaniarrentzat. Extremaduraren inguruko jardunaldiak izango dira bi egunetan. Aurtengoa jardunaldien 18garren edizioa da, eta urteroko moduan, Ex­tremadurako elkarte kulturalak antolatu du.

Dantzari festa eta
kultura askotako dastatze gastronomikoa

Apirileko ekitaldi gehienak hilaren erditik aurrera izango dira. Hilaren 16an, Musika Eskola publikoaren 25garren urtemuga ospatzeko, ikasle ohien kontzertua izango da Biterin, 19:00etan.
Egun berean, eta Txotx denboraldiko ekitaldien bueltan, Bizardunak taldearen kon­tzertua izango da.
Apirilaren 18an Argazki Rallyaren 9garren edizioa izango da, Gudarien plazan, goizeko 09:00etan.  
Asteburu berean hasita, eta astebeteko iraupenarekin, 17tik 24ra Dantzari festa antolatu du San Joan konpartsak.

Hilabete bukaeran
antzerkia, bertso txapelketa eta txistulari jaialdia

Apirileko azkeneko asteburuan urtero izaten den Txistulari jaialdia izango da Hernanin. Larunbatean, Hernaniko txistulari gazteen txapelketa izango da, eta igandean, Euskal Herri osoko txistularien topaketa.
Azken aurreko egunean berriz, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, antzerkia izango da. Hala mintzatu zan Zappatrusta emanaldia izango da Biterin, 19:30etan.
Egun berean baita ere, Eskolarteko Bertso Txapel­keta izango da Biteri kultur etxean, eguerdiko 14:30etan hasita.

Hilabeteroko ekitaldiak

Aipatutakoak dira apirileko ekitaldi nagusiak, baina horiez gain, hilabetero antolatzen direnak ere ez dira faltako: bigarren eskuko azoka, ipuin kontaketa, literatur solasaldiak eta erakusketak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!