Haurrentzako antzerkia eta sagar muztioa egiteko aukera, hilabeteko aurreneko egunetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 3a, 02:00

Astigarragan izango da kultur ekitaldiez gozatzeko nahikoa aukera apirilan zehar, ekintzez gainezka baitago kultur agenda.
Aurreneko astean, askorentzat opor egunak direla aprobetxatuz, gazte eta helduentzako tailerrak antolatu dituzte. Apirilaren 6tik 9ra, haurrentzako hiru tailer izango dira kultur etxean: Baratzea balkoian, Fruta-Gozogintza, eta Mimika. Hiru tailerren iraupena 6 ordukoa izango da, eta prezioa 12 eurokoa da. Parte hartu nahi dutenek, izena aldez aurretik eman behar dute kultur etxean, 943 33 50 64 telefonora deituta.
Umeen tailerraz gain, adin guztietarako beste bat ere antolatu dute Sagardoetxean. Sagar muztioa egiteko tailerra da, eta egunero izango da aukera, apirilaren 11 bitartean. Prezioa museoaren sarreraren barruan dago.

`Maldito Parné´ antzezlana datorren larunbatean
Antzerkia gustoko dutenek, Maldito Parné antzezlana ikus­teko aukera izango dute datorren larun­ba­tean, 22:00e­tan kultur etxean. Antzezlana Glu-Glu ekoizpen etxearena da, eta antzezle asko ezagunak dira: Ana Perez, Pilar Gue­rra, Osmar Vazquez, Ma­ri Cruz Melgosa eta Miriam Cabeza. Sarrerak 5 euro balio du, eta asteartetik aurrera izango dira salgai, kultur etxean. Hala ere, aldez aurretik erosi ezin dituztenentzat, egunean bertan ere jarriko dituzte salgai, kultur etxean, gaueko 21:00etatik aurrera.

Ipuin ordua, Jazzadance eta Skatea-a gaztetxoenentzat
Hilabete hasierako tailerrak ez dira gaztetxoei zuzendutako ekitaldi bakarrak izango. Apirilaren 15ean Hiru txerrikumeen ipuin kontaketa egingo dute. Udal liburutegian izango da eta bi saio izango dira: aurrenekoa 17:45etan, 3-5 urte bitartekoei zuzendua, eta bigarrena 18:15etan, 6-9 ute bitartekoei zuzendua.
Apirilaren 15ean baita ere, Jazzdance saioa izango da, 12 urtetik gorako gazteei zuzendua. Kiroldegian izango da, 17:30etatik 18:30etara.
Skate-a praktikatzeko au­kera ere izango da apirilaren 24an, 11:00etatik 13:00etara, pilotalekuan.  
Haurrei zuzenduta baita ere, antolatu dituzte zinema  hilaren 24an; Danatzari Txiki Eguna, apirilaren 25ean; eta haurrentzako berbena animatua, hilaren 25an, J. Ba­ran­diaran plazan.

Argazkilaritza ikastaroa eta Liburuaren nazioarteko eguna
Argazkilaritza ikastaroa egiteko aukera ere izango da hilabete honetan, 16tik 18ra. Parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, kultur etxean. Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa da.
Azkenik, eta Liburuaren na­zioarteko egunaren harira, irakurketa publikoa egin­­go dute, hilaren 23an, 14:30etan hasita, Udaleko arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!