MAHAINGURUA izan zen joan den asteburuan Hernanin, AMHER elkarteak antolatuta. Mahainguruaren izenburua izan zen Sinismen erlijiosoak, laikotasuna eta elkarbizitza aniztasunean. Bertan bildu ziren aurpegi ezagun eta esanguratsu asko: Miguel Gonzalez (Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendaria), Maya Amrane (Bitartekari multikulturala, Musulmana), Agustin Unzurrunzaga (S.O.S Arrazakeriako bozeramailea), eta moderatzaile lanetan aritu zen Aloña Braceras.
Biteriko aretoa goitik behera bete zen, eta AMHER Hernanik adierazitakoaren arabera, oso interesgarriak diren hainbat gauza eta datu eman ziren bertan, bai hizlarien aldetik, eta baita bertan bildu zirenen aldetik ere.
Laikotasunak ekarri dituen aurrerapenak
Mahainguruaren bueltan hitz egin ziren gaien artean, garrantzitsuenetako bat izan zen Laikotasuna. Bertan adierazi zutenez, Laikotasunak aurrerapen haundia ekarri du eremu publikoetan, irakaskuntzan eta instituzioetan: «Laikotasunak aurrerapena dakar demokraziaren kalitatean, sinesmen erlijiosorik ez baita ezartzen. Horrez gain, languntzen du aurrera egin dezan askatasunaren garapenak, tolerantziak eta aniztasunean bizitzeak».
Erlijoen arteko errespetua
Mahainguruko beste gai aipagarria izan zen gaur egun erlijoek elkarren artean duten errespetua; eta baita ere, erlijio sinesmenik ez izateari ematen zaion errespetua.
Beste hainbat gai; besteren artean, konfesioak
Aipatutako bi gaiez gain, besteak beste, gai hauetaz ere hitz egin zuten bertan: konfesioek duten balorea, jakinduriari ematen zaion garrantzia, gizartearen eboluzioa eta aurrerapen teknologikoak.