Mendizabal IIa finalaurdenetara sailkatu da Argoteri 22-13 irabazita atzo

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 4a, 02:00

Banakako Promozio Txapelketako finalaurdenak 8 pelotarik jokatuko dituzte, bi taldetan banatuta, eta horietako bat Oier Mendizabal izango da; atzo 22-13 irabazi baitzion Argoteri. Partiduaren lehen erdian Argotek aukerak eman zizkion Mendizabal IIari eta honek aprobetxatzen jakin zuen. 12-1 aurreratu zen hernaniarra, eta horietatik 8 tanto sakez egin zizkion. Partiduaren azken zatian gehiago sufritu zuen Mendizabal IIak Argote txukun ibili baitzen, biparetak eginez, baina hasierako abantailarekin nahikoa izan zuen garaipena lortzeko. Hala, erabakita geratu da finalaurdenetako taldeetako bat: Men­di­zabal IIa, Retegi BI, Beroiz eta Leiza. Lehenengo partidua apirilaren 11n jokatuko da Retegi BI eta Beroizen artekoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!