Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako hitzaldiak ematen ari dira lan mundua euskalduntzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 4a, 02:00

Buruntzaldeko Udalek iaz abiatutako kanpainari eutsi, eta hizkuntza-kudea­ketari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte eskualdeko Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta. Lan munduan euskera bultzatzeko eta oro­korrean, eus­keraren erabilera normaliza­tzeko Udalek el­kar­lanean egindako beste egitasmoetako bat da.
«Aurtengoan, eredu guz­tietako ikasleei eskaini zaie saioa; izan ere, hizkuntza-kudeaketak denoi eragiten digu, ez soilik hizkuntza bat edo beste dakitenei», azaldu dute Buruntzaldeko Euskara Batzordetik.
Hitzaldien helburuari da­­go­kionez, adierazi dute hiz­kuntzen garrantziari bu­ruz hausnartzea dela hel­burua eta baita ere, ikus­taraztea hizkuntzak ikasi eta erabiltzeak nolako onurak ekartzen dizkion norberari eta enpresari. Horretarako, gizartean oso errotuta dau­den hainbat ideia jarri di­tuzte kolokan, hala nola: hizkuntza bakarra jakinda hobeto moldatuko ginake; hizkuntza batzuk beste batzuk baino garrantzitsua­goak dira; estatu bati hiz­kuntza bakarra dagokio; eta hizkuntza ahulak eta indar­tsuak daude.
Hitzaldia entzun ondo­ren, heziketa zikloetako ikasleek galdetegia betetzen dute eta orainarte emandako erantzunen arabera, %93ak uste du hizkuntza-kudea­keta neurri batean baliaga­rria zaiola enpresari, eta etorkizunean euskeraz lan egin nahiko luketen galde­tuta, hiru ikasletik bik neurri bateko adostasuna azaldu dute (%65).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!