«Pena litzateke Hernani arraunik gabe geratzea, juxtu indarra hartzen ari garen garaian»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 4a, 02:00

«Oso kezkatuta gaude. Ha­rra­patuta gaude», dio Batis Lar­­buru Hernaniko Arraun El­karteko presidenteak. Izan ere, ez dute egoera xamurra bizi. Abiadura Haundiko Tre­naren proiektua dela eta, Ibar­luzen duten lokala bota egin­go diete eta ez dute etorkizuna ziurtatua. «Euskal Trenbide Sareak esan digu lokal berria egingo digutela, hobea, ranpa eta enbarkadero eta guzti, baina orain arazoa da non».
Ibairako sarbidea dela eta, bertan izan behar duela azal­du du Larburuk, 500-700 me­tro horien bueltan, baina beste arazo batekin egin dute topo: «kontua da Udalak he­men on­doan Atez Ate­korako Garbi­gunea egin behar due­la, beraz ez da terrenorik gera­tzen. Al­de bat pabiloie­kin oku­patuta dago eta bes­tea pri­batua da. Udalak esan digu pa­biloi ba­tzuk Gala­rretako proiektua egi­tean ha­ra joango direla, baina hori 2012-2013 urtean izango da, eta bitartean zer?».

«Datorren denboraldian entrenatzerik izango
al dugu?»

AHTaren obrak datorren ur­te­an hastekotan direla azaldu du­te Arraun Elkartekoek, eta abuz­­tuan jada, lur mugi­men­du­ak hasiko direla. «Eta guk izan­­go al dugu aukerarik da­to­rren denboraldian entrena­tzen hasteko? Lokal berria egin­go ba­­litz, prest egon behar­ko lu­ke ordurako», nabarmendu dute.

40 urteko kluba indartzen eta inbertsioak egiten

Hernaniko Arraun Elkarteak 40 urte inguru ditu. Aurretik trainerillak izan arren, serio, lehenengo trainerua 1971 urtean atera zen; Kontxan, hain zuzen. Sei urtez hartu zuen parte Hernanik Kontxan eta 74an, laugarren egin zuen. «Hortik aurrera, gorabehera haundiekin ibili gara, urte hobeekin eta bajuagoekin», errepasoa egin du Larburuk.
Egungo egoerari begira berriz: «orain dela 3-4 urtetik indartzen ari gara. Kantera, harrobia egiten hasi gara. Guztira 40 fitxa inguru ditugu eta inbertsioak ere ari gara egiten. Esaterako, batel berri bat ekarri berri dugu eta beste baten zain gaude».
Aurrera begira jarrita denen laguntza beharrezko ikusten du: «Pena da juxtu oraintxe indarra hartzen ari garenean, Hernanin arraunak martxa hartu duenean, hau gertatzea. Arrauna bukatzen bada, gero ezinezkoa izango da berreskuratzea. Guztion laguntza behar dugu hori ez gertatzeko».

Seniorrak bigarren bateletan, eta orokorrean, denboraldi polita
Hernanik denboraldi ho­ne­tan, 5 batel atera ditu. Mu­tiletan senio­rrena, jubenilena eta ka­de­teetako bi;  eta nes­ke­tan, baka­rra, mix­toa. Senio­rrei dagokie­nez, denak be­rriak dira eta Bateletako Gi­puz­koa­ko Ligan maila polita eman dutela azal­du du Xabi Zabala entre­na­tzai­leak. Izan ere, bi­ga­rren egin dute. Datorren as­te­bu­ru­an, apirilak 10-11 Ba­te­­le­tako Gi­puz­koako Txapelketa jo­katu­ko dute Pasai San Pe­dron. Helburua dute ohorez­ko txan­dan sartzea, hau da, lau one­nen artean. Api­rilaren 17-18an, berriz, Eus­ka­diko Txa­pel­keta jokatuko da eta asmoa dute bertara joateko.
«Infantilak, berriz, erdi pa­re­an ibili dira. 15 taldetatik 8ga­rren, 12ga­rren… postuetan ibili di­ra. Saio onenean 7ga­rren egin zu­­­ten». Datorren astebu­ru­an joka­­tu­ko den Gi­puz­koa­ko Txapel­ke­tan finale­an sar­tzea dute hel­buru, hau da, lehe­nengo 8en artean.
Kadete mailan dabil gazte gehien arraunean eta bi batel atera dituzte aurtengo denbo­ral­dian. «Orokorrean, erdi pa­rean ibili dira. Sail­ka­penik one­na joan den aste­buruan lortu zuten 16 talde­tatik 7ga­rren egin­da».
«Neskak, berriz, katego­riaz gainetik ibili dira eta txukun aritu dira. Talde mixtoa osatu dute. Ka­dete, jubenil eta senio­rrak elkartu dira eta berez, jubenil eta senio­rrak bakarrik ibiltzen diren mailan dabiltza», adierazi du Xabi Gurru­txaga nesken entrenatzai­leak.
Gainerakoan, aurten ere ez da trainerurik ezta trainerillarik ate­rako Hernanitik. Seniorrek har­tzen dute parte traineruan eta ez dago jende nahikorik. Trainerillan, berriz, jubenilek eta gauza bera gertatzen da.
Hori bai, San Joanen bueltan es­tropadak izango dira. III. Fer­min Etxeberria memoriala, hain zu­zen. Eta horrez gain, udan kur­silloa emango dute eta dagoe­neko gonbitea luzatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!